
Hurrengo eguna : 2026/07/15
Pasa den Maiatzaren 13tik, herriko merkatuak formulaz aldatu du urruñarren eguneroko bizitzan are gehiago ainguratzeko.
Saltzaileei ikusgarritasun hobea emateko eta aparkatzea errexteko, merkatua lekuz aldatu da. Hemendik aurrera, asteazkenetan eginen da, Osasuna farmaziaren parean den aparkalekuan.
Abiapuntu berri hau aukera paregabea da eskaintza zabaltzeko eta denen beharrei erantzuteko. Batez ere elikagaiei zuzendua, merkatuak hamar bat merkatari eta tokiko ekoizle biltzen ditu gaur egun: fruitu eta barazki freskoak, kalitatezko haragiak, gasnak, arnoak, plater prestatuak.
Zatozte dinamika berri hau ezagutzera, tokiko ekoizle eta merkatariekin hitz egitera eta asterako produktu bikainez hornitzera!
Beste egunak:- - 2026/07/22
- - 2026/07/29
- - 2026/08/05
- - 2026/08/12
- - 2026/08/19